udako ikastaroa: Aurrerapenak lan-arriskuen prebentzioan

curso_verano_prevencion_riesgos_laborales

Los días 16 y 17 de junio OSALAN abordará los avances en Prevención de Riesgos Laborales. Se trata de una de sus líneas de trabajo permanentes tanto en la anticipación a nuevos modelos productivos como sobre los diferentes tipos de riesgos laborales que pueden acarrear para las personas trabajadoras.

Ekainak 16 eta 17an OSALANek aintzat hartuko ditu Laneko Arriskuen Prebentzioan egiten diren urratsak. Are gehiago, haren lan lerro iraunkorretako bat da, bai eredu produktibo berriak aurreikusteari dagokionez, bai langileei dakarzkieten laneko arrisku motei dagokienez.

Kontua da, halaber, langile horien gorputzari erreparatzea, ikuspegi holistikotik jaitsiz zientzia omikoen mundurantz, gero eta presentzia nabarmenagoa duen eredu sanitario adimendun baten esparruan, eta eredu horrek XXI. mendean duen zeregina aztertuta.

OSALANek ekarpenak egin nahi dizkie laneko segurtasun eta osasun eredu berri horiei, ekarpen horiek ekosistema global baten barruan kokatuta, aukera izan dezagun datuak ustiatzeko ikuspuntu berrietatik, prebentzioaren mesederako.

Helburuak

  • Enpresen arduradunen sentsibilizioa handitzea laneko arriskuen prebentzioaren alorrean, eta laneko arriskuen prebentzio teknikarien zeregina hobetzen saiatzea.
  • Punta-puntako baliabideak aurkeztea prebentzio alorrean, ezagutza partekatzeko laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko tresna berrienen alorrean.
  • Praktika egokiak identifikatzea eta ezagutaraztea laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan.
  • Informazio eta komunikazio sistemek osasun alorrean helburuak betetzen lagun dezaketela planteatzea.
  • Osasunaren zaintzan berrikuntza bultzatzeak sektorearen jasangarritasuna indar dezakeela azaltzea.

Informazio guztia eta izen-ematea hemen

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *