Eskuragarri dago OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea), BASKEGURek (Euskadiko Egurraren Elkartea), HAZIk (Eusko Jaurlaritzaren erakunde instrumentala) eta AZTIk (itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako zentro zientifiko eta teknologikoa) egindako «Istripu larri eta hilgarrien aurrean jarduteko eta prebenitzeko ildoak Euskadin 2022-2024» dokumentua.
Beste batzuen artean, istripua izan duten langileen ezaugarriak aztertu dira, eta datu horietan oinarrituta, istripu larriak eta hilgarriak adin-tarte guztietan gertatzen dira; hala ere, azpimarratu behar da istripu horien % 51 40 eta 54 urte bitarteko langileen artean gertatu direla. Bestalde, istripu arin gehienak 30 eta 44 urte bitartekoetan gertatzen dira (istripu arinen % 54), eta, beraz, praktika seguruen sentsibilizazioan eta kontzientziazioan eragitea garrantzitsua da gazteekin hasita, istripu arinen intzidentzia murrizteko eta gertakari larriagoak ez gertatzeko.
Aztertu den beste alderdietako bat istripua izan duten pertsonen nazionalitatea da. Ildo horretan, azpimarratu behar da 2008-2021 aldian gertatutako istripu larri eta hilgarrien % 90 inguru Errumaniatik, Espainiatik, Portugaldik eta Ekuadorretik etorritako langileak izan direla. Bestalde, baso-eremuko langileen artean nazionalitate horiek izango dira ugarienak, eta, beraz, azterketa horretatik ateratzen den mezua da garrantzitsua dela istripuen aurkako lan-ildoen barruan abian jartzen diren ekintzetan komunikazio eraginkorra bermatzea.
Hemen deskarga dezakezu dokumentua