SASOIKAKO LANAREN ARLOAN LANEKO ARRISKUAK PREBENITZEKO SENTSIBILIZAZIO-KANPAINAk JARRAITZEN DU, PIPARRAK BILTZEKO ZEREGINETAN OINARRITUTA

temporerismo_piparrak_prevencion

Euskadipreben Estrategiak aurrera jarraitzen du sasoikako lanaren eremuko segurtasunaren eta osasunaren arloko hedapen- eta sentsibilizazio-kanpainarekin, Euskadiko nekazaritza-sektorean aldi baterako jarduerak egiten dituzten langileen artean laneko istripuak eta gaixotasunak prebenitzeko.

Kanpaina hainbat ekintzatan banatu da, labore bakoitzeko jarduera-garaiekin bat etorriz. Kasu honetan, uda osoan piparrak biltzeko egingo diren lanak azpimarratzen dira.

Dibulgazio-baliabide eta -material batzuk ematen dira, nekazaritza-ustiategietan, sektore-erakundeetan, prebentzio-zerbitzuetan, sindikatuetan, elkarteetan eta abarretan erabili ahal izateko, sektoreko langileen prestakuntzan eta sentsibilizazioan erabiltzeko.

Baliabideak hemen deskargatu ahal dira:

Sasoiko lanaren inguruko infografiak zazpi hizkuntzatan >

Infografiak bideo formatoan zazpi hizkuntzatan >

Baratzezaintzarako lan-prozesu seguruen gida >

Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida >

osalanen hileko aholkua: beroaren efektuak prebenitzea

Elementu horietako batzuk hainbat hizkuntzatan landu dira, hobeto ulertzeko.

Infografiek eta bideoek informazio interesgarria dute landa-eremuan nekazaritza-jarduerak egitean kontuan izan beharreko prebentzio- eta babes-neurri eta -jarraibideei buruz. Bestalde, Baratzezaintzarako lan-prozesu seguruen gidak sakondu egiten ditu jardueran kontuan hartu beharreko segurtasun-jarraibideak eta zereginak, eta Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gidak produktu horiekiko esposizioa ezabatzeko edo murrizteko modua jasotzen du 22 praktika fitxatan. Azkenik, beroaren efektuak prebenitzeko aholkuak zereginetan zehar haren ondorioak minimizatzeko hartu beharreko neurriak laburbiltzen ditu.

Halaber, informazio eta material interesgarri gehiago eskura daiteke EUSKADIPREBEN Estrategiaren webgunean: www.preben.eus

Kanpaina honi edo Estrategia Sektorialari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idazkaritza teknikoarekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoaren bidez: euskadi@preben.eus

Euskadipreben2025 Estrategia (Euskadiko Elikagaien eta Egurraren Balio Kateko Segurtasun eta Osasun Estrategia Sektoriala) Eusko Jaurlaritzaren eta OSALANen baterako jarduera da, eta aldi baterako laneko jardueran inplikatutako sektorearen eta erakundeen parte-hartze aktiboa du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *