TUFO-RI BURUZKO JARDUNALDI PRESENTZIAL PRAKTIKOA: PREBENTZIO ETA BABES ALDERDIAK

jornada_presencial_TUFO

2024ko uztailaren 10ean, upategietan tufoa (CO2) egotearen arazoa aztertzeko lehen jardunaldia egingo da Guardiako Kuadrillan.

Hasteko, tufoak eragindako istripuen eta gertakarien tipologiaren aurkezpen labur bat egingo dugu, eta, ondoren, EUSKADIPREBENen egiten ari den prebentzio-kanpainari buruzko informazioa emango dugu.

Ondoren, nagusiki praktikoak diren edukiak aurkeztuko dira zenbait enpresen eskutik, eta tufoak eragindako istripuak prebenitzeko erabil daitezkeen ekipoak azalduko dira (CO2 detektatzeko sistemak, aireztapen-sistemak eta erreskate- eta ebakuazio-ekipoak).

Jardunaldia amaitzean, aurkeztutako ekipoak eskuragarri egongo dira, probatu ahal izateko, haien funtzionamendua ezagutzeko eta enpresa merkaturatzaileen ordezkariekin zuzenean zalantzak argitzeko.

Jardunaldi honen helburua da ardo- eta txakolin-upategietako eta sagardotegietako eta garagardotegietako arduradunek eta langileek beren ezagutza hobetzea, ekoizpen-instalazioetan tufoa egoteak eragin ditzakeen istripuak prebenitzeko.

Halaber, sektorearekin zuzeneko interakzioa lortu nahi da, enpresetan dauden beharrak jasotzeko eta profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko harreman-dinamikak sortzen saiatzeko, irtenbidea behar duten lan-segurtasuneko gai horietan eta beste batzuetan lan egiteko.

Tokia:

Salón de actos de Guardiko Kuadrillako areto nagusian

Carretera Vitoria, 2 – Laguardia (Álava)

Data:

Uztailaren 10ean

Ordutegia:

9:30tik 12:00etara

IZEN EMATEA HEMEN

Programa-jornada-TUFO-

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *