2018. urtean, «Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida» argitaratu zuen. Gida horretan jasotzen ziren lan horiek aztertzen emandako urteetan OSALANek bildutako ezagutza, produktu fitosanitarioak erabiltzeak dakartzan arriskuak eta horiek prebenitzeko neurriak.
Hala ere, enpresetako arduradunengana eta, bereziki, produktu fitosanitarioak erabiltzen dituzten langileengana modu zuzenagoan iritsi ahal izateko, OSALANeko pertsonalak fitxa praktiko eta sintetikoen dokumentu hau egin du, produktu fitosanitarioek eragiten dituzten arriskuekiko esposizio handiagoa jasaten dutenei prebentzio-jarduerak errazteko. Fitxa hauek funtsezko informazioa ateratzen dute, eta «Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida» hartzen dute oinarritzat.
Fitxa xumeak dira, irakurtzen, ulertzen eta aplikatzen errazak, eta baliagarriak Euskal Autonomía Erkidegoko nekazaritza-ustiategietan oso ohikoak diren produktu horiek aplikatzean arriskuak eta kalteak saihesteko edo ahalik eta gehien murrizteko.
«Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida: Aplikazio praktikorako fitxak» dokumentu berriak 22 fitxa independente ditu. Fitxa hauek langileei egin beharreko eragiketetan hartu beharreko prebentzio-neurriei buruzko informazioa emateko balio dezakete, bai eta enpresetan jarduera horien ardura dutenek egin eta gainbegiratu beharreko prebentzio-jardun nagusiak ezagutzeko ere.
Hala ere, azpimarratu behar da fitxa hauek «Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida» hartu dutela oinarritzat informazioa jasotzeko. Gida hori Osalaneko José Manuel Bermejo Merinok idatzi zuen gehienbat eta 2018. urtean argitaratu zen.
Iturria: OSALAN