Aurtengo udako ikastaroa uztailaren 21ean egingo da Miramar Jauregian. Aurrez aurre zein online egingo da, ZOOMen bidez.
Zaila da aurreikustea aurki ditzakegun etorkizuneko agertokiak, baina adi egoten lagunduko diguten tresnak diseinatu ahal eta behar ditugu, eta arrisku egoera berriei modu eraginkorrean erantzungo dieten politikak eta jarduerak ezarri. Horretarako, ikastaro honek helburu hauek izango ditu:
- Batera jarduteko estrategien balioa nabarmentzea, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ezagutza, gaitasun espezifikoak eta sektorearen gaitasunak eta ezagutza batuta.
- Erakundeen arteko eta sektore lankidetzarako aukerak sortzea, dibulgazio zientifiko eta sozialaren esparruetan jardunez, prebentzioaren kultura zabaltzen lagunduz sektorean eta gizartean.
- Sektore interesdunean prebentziorako trakzio elementuak identifikatzea eta indartzea, eta eragileen eta stakeholder-en arteko elkarrekintza positiboa eta baliozkoa sustatzea.
- Irtenbideak aurkitzera bideratutako (problematikak, Lan Istripuak eta Gaixotasun Profesionalak) topagune tekniko bat bultzatu, garatu eta finkatzea, zientzia, akademia, teknika eta eragileen interesa batuz.
- Berrikuntza eta kalitate soziolaborala sustatzea balio kate interesdunean.
- Sektorearen eta balio katearen segurtasuna eta osasuna hobetzeko irtenbideak eta egitasmo interesgarriak identifikatzea, eta beren ekarpenen bidez lagunduko duten eragile interesdunak eta garrantzitsuak erakartzea.
- Inplikatutako sektoreek segurtasun eta osasun arloan dituzten erronkak diziplina anitzeko eta eragile anitzeko ikuspegitik aztertzea.
Informazio osoa eta matrikulak esteka honetan