PORTUETAN ESKIFAIAK ONTZIRATZEKO ETA LEHORRERATZEKO JARDUNAREN SEGURTASUNA HOBETZEA

Helburu nagusia da euskal portuetako defentsek/eskalek izan beharko lituzketen ezaugarriak eta bete beharreko espezifikazioak definitzea, eskifaiak ontziratzeko eta lehorreratzeko arriskuak murrizteko, eta amarratzeko maniobrak seguruak izateko.

Prototipo mekanikoa

Finantzaketa: EJ – Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza– Europako Itsas eta Arrantza Funtsa

ENPRESENTZAKO ONURAK

  • Arrantza portu guztietan prototipoa instalatzeko aukera
  • Sarbide gehiago, hondatutako defentsak defentsa/eskalarekin ordeztuz
  • Altueratik erortzeko arriskua murriztea
  • Ontziaren eta eskalaren arteko distantzia murriztea
  • Helduleku handiagoa eskaintzen duten maila hexagonalak
  • Erabiltzaileei alboko babesa eskaintzen die

ABANTAILAK

  • Ontziratzeko eta lehorreratzeko garaian arrantzaleei eragiten dieten laneko arriskuak murriztea
  • Indarrean dagoen araudia eta eskalen zehaztapen teknikoak betetzea
  • Instalatzeko erraztasuna eta ontzien diseinu desberdinetara egokitzea
  • Ez du interferitzen amarratzeko eta amarrak askatzeko maniobretan

ZEIN SEKTORERENTZAT

  • Alturako, baxurako eta artisau motako arrantza sektorea