ESTRATEGIA_FORESTAL-EUSKADI-PREBEN

EUSKADIKO BASOGINTZA SEKTOREAN ISTRIPU LARRIAK ETA HILGARRIAK PREBENITZEKO AKUAZIO-LERROAK 2022-2024

Jarduera hau 2025erako Euskadiko Elikagaien eta Egurraren Balio Katerako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Estrategia Sektorialaren barruan kokatzen da, eta bere jarduera-ildo nagusiak basogintzako langileak eta sektoreko enpresak baso-jardueraren arriskuei buruz informatzea, kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, bai eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak bete beharrari buruz eta ezbeharrak prebenitzeko zereginak egiteko jardunbide egokiei buruz ere.

HELBURUAK

Funtsezko helburua basogintza-sektorean laneko ezbeharren aurka borrokatzea da, gertatutako istripuen arrisku-faktore nagusiak murriztuz, segurtasun-elementuen erabilera zuzena sustatuz eta, batez ere, errematatzaileen zereginetan jardunbide egokiak bultzatuz.

MUGARRIAK

Hainbat jarduketaren bidez erantzun beharreko hainbat erronka definitu ditu.

1. ERRONKA. Gizartea eta erakundeen arteko parte-hartzea: Kanpaina modu eraikitzailean eta lankidetza publiko-pribatuarekin egin behar da.

Ekintzak:

  • Sektorearen eta erakundeen arteko esparru-akordio soziala eguneratzea.

2. ERRONKA. Langileei zuzendutako zabalkundea eta sentsibilizazioa: Langileak kontzientziatu behar dira jokabide seguruak zereginen garapen egokiaren funtsezko zati direla.

Ekintzak:

  • Sentsibilizazio- eta prebentzio-materialak garatzea eta zabaltzea (liburuxkak, kartelak, etab.).
  • Langileak eta enpresak sentsibilizatzeko jardunaldiak egitea.
  • Sentsibilizazioa sare sozialen laguntzarekin.
    Sentsibilizazio-programa, istripua izan duten langileek lehen pertsonan kontatutako esperientzien bidez.

3. ERRONKA. Prestakuntza eta trebakuntza: Basoko langileen prestakuntza praktikoa, bai lanak gauzatzeari dagokionez, bai lanak modu seguruan egiteari dagokionez.

Ekintzak:

  • Prestakuntza praktikoa lan-prozedura seguruetan, batez ere jada oso arriskutsutzat jotako arriskuetan.
  • Lehen sorospenei buruzko prestakuntza praktikoa, mendian bertan egina.
  • Prestakuntza praktikoa larrialdi-planean.
  • Motozerristaren Europako Txartelaren (ECC) prestakuntza egiaztatua bultzatzea.
  • Prestakuntzaren arloko ekintza osagarriak bultzatzea eta sortzea.
  • Errefortzuko materialak eta baliabideak diseinatzea eta egokitzea.
  • Prestakuntzarako sektoreen arteko funts partekatua proposatzea.

4. ERRONKA. Lan-arriskuen prebentzioko antolamendu-modalitatea (LAP), sektorearen ezaugarrietara egokitua: Jardueraren ezaugarrietara egokitzen den laneko arriskuen prebentzioaren antolaketa-modalitatea aztertu eta kontrastatu behar da, egokiena identifikatu eta bultzatuz.

Ekintzak:

  • Identifikatutako antolaketa-modalitatea abian jartzeko funtsezko beharrizanak, betekizunak eta baliabideak aztertzea eta sektorearekin alderatzea, dagoeneko ezarrita dituzten lehen sektoreko beste erakunde batzuekin esperientziak trukatuz.

ZEIN SEKTOREEI ZUZENDUTA

Basogintza-sektorea eta, zehazkiago, errematatzaile-lanak.

DOKUMENTAZIO INTERESAGARRIA

Euskadiko baso-sektorean istripu larriak eta hilgarriak prebenitzeko jarduera-ildoak (2022-2024).

 

LAN TALDEA:
BASKEGUR, AREFOR, AZTI, OSALAN

FINANTZIAZIOA:
Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco, OSALAN