Euskadipreben estrategiaren esparruan, 2024. urtean zehar, tufo-arriskua (CO2) duten espazioetako arriskuen prebentzioaren inguruko zabalkunde- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da.
Helburua da upeltegietako barruko depositu eta esparruetan tufoa egotearen ondoriozko asfixiagatiko istripu larri eta hilgarriei aurrea hartzea.
Kanpaina bi fasetan egingo da, Euskadiko ahalik eta profesional gehienengana iristeko. Kanpaina, egindako materialak eta digitalki deskargatzeko modua jakinarazteko mezu bat bidaltzean hasten da. Ondoren, inprimatutako materialak upeltegietara, elkarteetara eta beste erakunde sektorial batzuetara bidaliko dira, beren langileen eta enpresa elkartuen artean zabal ditzaten, informazioa ikusgai egon dadin eta pertsonek beren lantokietan eskura izan dezaten.
Kanpainarako prestatutako materialak eta deskargatzeko estekak honako hauek dira:
prebentzio neurrien dokumentua
Langile eta arduradunei zuzendutako kartela
Bideoa - prebentzio neurriak
bafada prebenitzeko aholkuak (langileak)
BAFADA PREBENITZEKO AHOLKUAK (upeltegien arduradunak)
Material hauetako batzuk hainbat hizkuntzatan egin dira, hobeto ulertarazteko, eta tufoa zer den, non eta zergatik sortzen den, prebentzio neurriak eta biktima izan daitezkeenen erreskate eta arretarako oinarrizko nozioak biltzen ditu.
Halaber, informazio eta material interesgarri gehiago eskura daiteke EUSKADIPREBEN Estrategiaren webgunean: www.preben.eus
Kanpaina honi edo Estrategia Sektorialari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idazkaritza teknikoarekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoaren bidez: euskadi@preben.eus
Euskadipreben2025 Estrategia (Euskadiko Elikagaien eta Egurraren Balio Kateko Segurtasun eta Osasun Estrategia Sektoriala) Eusko Jaurlaritzaren eta OSALANen baterako jarduera da, eta upeltegien, sagardotegien eta garagardotegien sektorean inplikatutako erakundeen parte-hartze aktiboa du.
La Estrategia Euskadipreben2025 (Estrategia Sectorial de Seguridad y Salud en la Cadena de Valor Alimentaria y de la Madera en Euskadi), es una actuación conjunta del Gobierno Vasco y OSALAN que cuenta con la participación activa del sector e instituciones implicadas en el sector de bodegas, sidrerías y cerveceras