ELIKAPREBEN, elikagaien industriaren diagnostikoa

 

 

Laneko segurtasunaren eta osasunaren arazoak garrantzi eta eragin handia du produkzio sektore guztietan. Arazo horrek sortzen dituen kostu sozialei eta humanoei laneko ezbeharren ondoriozko kostu ekonomikoak gehitu behar zaizkie. Nekazaritzako elikagaien industria ez dago egoera horretatik aparte, izan ere, horretan, ekoizpen prozesuei lotutako arrisku faktoreak daude, minimizatu egin daitezkeenak, behar bezala aztertu eta kontrolatzen badira. 

Prebentzio plan egokien diseinatu, definitu eta ezarriz, prozesuetan eta teknologietan segurtasuna eta osasuna integratzearekin batera, lan baldintzak hobetu egiten dira, istripuak saihestuz, horiei lotutako kostuak murriztuz eta, garrantzitsuena dena, pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatuz.

Laneko Arriskuen Prebentzioari dagokionez, nekazaritzako elikagaien industrien oraina eta etorkizuna aztertzeko helburuarekin, eta horien prozesu eta teknologiei lotutako hobekuntza aukerak identifikatu ahal izateko, AZTIk, OSALANen laguntzarekin, diagnostiko hauek garatu zituen, oinarri eta erreferentzia izan daitezen, EAEko nekazaritzako elikagaien industriei laneko segurtasun eta osasunaren arloan laguntzeko estrategiak sustatzeko.