Hitzarmenak

HITZARMEN-MARKO SOZIALA

2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektorialaren jatorria gizarteak   laneko istripu eta  ezbehar kopurua murrizteko duen kezkan dago. Diziplinarteko, sektore arteko eta erakunde arteko izaera duen tresna, non oinarrizko behar gisa ezartzen den lan ingurune seguruen, osasungarrien eta jasangarrien garapena,  Euskadiko lehen sektorearen eta bere balio katearen erreferente eta nortasun ikur gisa.

 

Helburua da prebentzio kultura eta “zero” ikuspegia jartzea Euskadiko  elikaduraren  eta   egurraren  balio  kate  osoan: zero  istripu  hilgarri  gure  sektorean  eta  laneko  istripuak eta gaixotasunak %15 murriztea, horretarako ondokoak aplikatuz, hots, prebentzio neurriak, bizitza eta lan baldintzen hobekuntza eta arriskuen gobernu egoki baten sustapena.

 

OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) bultzatzen duen ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren barruko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika eta Portu eta Itsas Gaietako  atalarekin  ari  da  lankidetzan, eta  egitasmoaren bidez nahi dena da ikuspegi bat partekatzea,  lehen sektore (arrantza, nekazaritza eta abeltzaintza, basogintza), nekazaritzako elikagaien sektore eta egurraren sektore seguru, osasungarri eta jasangarriari buruz.

 

Erakunde eta instituzio publiko eta pribatuek, eta akordio hau sinatu duten eragileek oso ondo dakigu helburu horiek lortzeko behar-beharrezkoa dela lankidetza, elkarlana eta konpromiso aktiboa estrategiaren xedearekiko.

KONPROMISOAK

  • Euskadin sektorean eta bere  ingurune soziolaboralean kultura prebentibo eta baliozko bat bultzatu eta garatzea.
  • Lan ingurune Seguruak, Osasungarriak eta Jasangarriak sustatu eta sortzea.
  • “Zero” ikuspegiko kultura sustatu eta horretarantz urratsak egitea, prebentzioa balio eta erronka estrategiko etengabe gisa hartu eta segurtasuna sortzeko.
  • Berrikuntza eta ikerketa   sustatu eta bultzatzea, garapena, hobekuntza eta egokitzapen teknologikoa lortzeko, sektoreko segurtasun eta osasunerako  soluzio tresna gisa.
  • Kalitatezko lan inguruneak sortzea, emakumeentzat nahiz gizonentzat, lan baldintzengatik eta lanerako duten erakarmenagatik ezagutuko direnak.
  • Partekatutako ezagutza sareak eta behatokiak bultzatzea, konöantzazko adierazleekin langileen berezitasunak ezagutu ahal izateko.
  • Zaintza eta prospektiba Sistemak edukitzea, oraina era egokian gobernatzeko eta etorkizuneko arriskuen alertak jasotzeko.
  • Genero ikuspegia izango duen laneko arriskuen prebentzioan trebakuntza eta heziketa erabilgarria sustatu eta eskaintzea maila guztietan (inplikatutako profesionalak eta eragileak)
  • Sektorean eta bere balio katean osasunaren zaintza erabilgarria sustatzea.
  • Osasun aldaketak   ahalbidetzeko azterlan eta analisi epidemiologikoak  bultzatzea, sektorean erreferente izanda eta emakumeen eta gizonezkoen berezitasunak kontuan hartuta.
  • Sektorean dauden eta sortuko diren politiken zaintza, estrategia honen printzipio eta helburuekin bat eginda.
  • Alde interesatuen (instituzioak, erakundeak eta sektorea) inplikazioa eta konpromisoa bultzatu eta sustatzea.
  • Aldeen artean lankidetza hitzarmenak garatu eta parte hartzea segurtasun eta osasun alorrarekiko konpromisoarekin.
  • Era positiboan   eta  emakumeei   nahiz  gizonei  neurri berean eragingo dien laneko arriskuen prebentzioa garatzea. Halaber, prebentzioaren  helburu   izango   dira   ez   orokortzea   gizonen arriskuen eragina emakumeengan eta ezta  alderantziz ere, lan inguruneen ezaugarrien tratamendu egitea eta, azkenik, emakumeen eta gizonen osasunari buruzko faktore desberdinak jasotzea, sexuaren nahiz generoaren baldintzatzaileak kontuan izanda.

Hitzarmenari atxikitako erakundeak

Hitzarmena eta sinadura instituzionala

  • Bittor Oroz Izagirre. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.
  • Elena Pérez Barredo. Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea
  • Arantza Atutxa Lejarreta. Nekazaritzako zuzendaria – Bizkaiko Foru Aldundia
  • Lourdes Iscar Reina. Osalaneko zuzendari nagusia

ABELUR

Nekazaritza sektorearentzako aholkularitzan espezializatutako enpresa.

abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak.

BASKEGUR

Euskadiko Egurraren Elkartea

AFA

Arabako Foru Aldundia

bfa

Bizkaiko Foru Aldundia

GFA

Gipuzkoako Foru Aldundia

upv / ehu

Euskal Herriko Unibertsitatea

enba

Euskal Nekazarien Batasuna

KONFEKOOP

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa 

GARELA

Gipuzkoako Baxurako Armadoreen Elkartea

hazi

Landaren, Itsasertzaren eta Elikagaien Garapena

lanbide

Euskal Enplegu Zerbitzua

lorra

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zerbitzua

lurgintza

Nekazaritza eta Abeltzaintza Garapenerako Zentroa

neiker

Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea

oppao

Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Erakundea

osalan

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Eusko jaurlaritza

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

eusko jaurlaritza

Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza