OSARTZAIN

Osartzain proiektuaren jatorrian, Lehen Sektorean lehenago NEKAPREBEN eta ELIKAPREBEN plan sektorialen barruan egindako azterketak daude, eta 2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektorialaren barruan kokatzen da.

Artzai Gazta Elkarteak gidatu duen proiektuaren esparruan, abiapuntua izan da lehenago KUPELA proiektuaren barruan garatu zen prototipo mekanikoa, Osalanen bultzatuta. Horretan oinarrituta, eboluzionatu eta bi prototipo berri garatu dira, prestazio osagarriekin, izan ere, gatzatua zatitu aurreko sistema bat dauka (nahi den tamainaren arabera eta kupela desberdinetara egokitua)

Teknologia horri buruz egindako ebaluazio ergonomikoek murrizketa nabarmena erregistratu dute lesioak sufritzeko arriskuaren mailan artisau langileek gatzatua ateratzeko sistema horiek erabiltzen dituztenean, eta horrek eragingo du, halaber, gerrialdeko eta goiko adarretako lesioak eta molestiak murriztea.

Proiektua osatzeko, bi prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldi egin dira gazta egiteko prozesuan praktika ergonomiko onak barneratzearen garrantziari buruz. Gainera, hainbat bideotutorial garatu dira, fisioterapeuta baten azalpenekin, zeregin horiei lotutako arriskuei eta horiek saihesteko eta aurre egiteko moduari buruz, ariketa erraz batzuen bitartez.

Ekimena Europako Landa Garapeneko Nekazaritza Funtsak finantzatu du (FEADER), Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.