vipros

VIPROS Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektorialaren barruko ekintza bat da,  benchmarking eta berrikuntza irekia sustatzeko, laneko arriskuen prebentzioaren arloan ezagutza trukatzeko eta lan inguruneetan irtenbide, aldaketa eta hobekuntzarako ideiak bideratzea eta elkarrekin sortzea.

VIPROSen oinarrian dago gizarteko aktoreen arteko interakziorako tresna bat izatea, pertsonak, profesionalak, eragile sozialak, enpresak eta erakundeak kontuan hartuta, ezagutza transmititu, eman, sortzen lagundu eta partekatu ahal izan dezaten, gizarte osoa eta profesionalak aldaketaren eta etengabeko hobekuntzaren  motor proaktibo izan daitezen (drivers), ongizate eta iraunkortasun sozial handiagoa lortzeko.

Prototipo mekanikoa

hELBURUAK

VIPROS lehen sektoreko, elikagaien industriako eta horren balio kate osoko laneko segurtasunari eta osasunari lotutako proposamenak egiteko eta irtenbideak bilatzeko kanal bat da.

Hainbat alderdiri buruzko informazioa (produktuak, zerbitzuak, prozesuak, jardunbide egokiak, etab.) eta hainbat ikuspegitatik (sektoreetako profesionalak, prebentzioko teknikariak, ekipamendu edo zerbitzuen hornitzaileak, etab.) partekatzeko tresna irekia da.

zer dauka

VIPROSen, prozesuaren edozein produktu, zerbitzu, aldaketa edo hobekuntza sar dezakezu, edo praktika berritzaileak gehi ditzakezu, osasungarriak edo lan baldintzak hobetzekoak.

Ekarpen horiekin batera, soluzioak bilatu edo baldintza profesionalak hobetu nahi dituzten beste pertsona, profesional eta erakunde batzuek behar duten informazioa eman daiteke. Informazio hori partekatzeko aukerak esan nahi du prozesu batean sartzea, gizarteari irekita, Prozesuen eta Praktiken Zaintza eta Prospektiba Teknologikoa egiteko, arazoak bilatu eta konpontzeko ahalegina minimizatzen laguntzeko.

norentzat da

Enpresak, sektoreak, pertsonak eta oro har gizartea daude gonbidatuta, gaur egun merkatuan dauden ekarpenak eta proposamenak egin ditzaten, baita ere garatzeko prozesuan egonik arazoak konpontzeko edo egungo lan baldintzak hobetzeko ahalmena dutenak.

nola funtzionatzen du